Asteburu kulturala eginen da ortziral eta larunbatean Donamarian

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 13a

Mus Txapelketa, jokoak eta bertso afaria izanen dira bertzeak bertze

Ortziral eta larunbat honetan eginen da Donamariako asteburu kulturala. Ortziral arratsean, mus txapelketarekin emanen diote hasiera asteburu kulturalari. Larunbatean, berriz, eguerdian goitibeherak izanen dira, eta ondotik bazkaria herriko ostatuan. Haur zein gazteentzako jokoak ere prestatu dituzte arratsalderako. Eta gauean, bertso afaria eginen da herriko ostatuan Julen Zelaieta eta Jon Elizetxe bertsolariekin. Egunari behar bezalako segida emateko dantzaldia izanen da Agerralde akordeoilariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun