2007/06/06. Mertxek eguna libre hartu du guri laguntzeko. Lehenik Nestor Basterretxeak egina den artzainaren eskultura ikustera eraman gaitu. Reno hirigunetik urrun xamar dago, ez unibertsitate bazterrean, eta harat apropos joan behar da. Ez dago inor. Gainera nahiko goiz freskoa da, 7 gradu Celsius inguru. Guk ez genuen halakorik espero, baina nonbait Nevadak ederki duela izena jarria! Gainera bart elurra bota du mendian.
Eskulturaren oinean olerki bat dago idatzia gaztelaniaz eta euskaraz. Eta aldamenean eskultura finantzatu zutenen izen-abizenak. Handik kontraste handiko tokira goaz, Gar Sierra Resort kasinora. Eguneko 24 orduak zabalik egoten dira eta ikusgarria da zer nolako jendetza mugitzen duten. Ez dugu sobera denbora pasa barnean, ez baitute grabatzen uzten. Gero Virginia Cityra eraman gaitu Mertxek. Bidean mendate bat igo dugu 6.789 oin edo 2.000 metroko garaieran zegoena. Bapatean elurra hasi du eta elurra kentzeko makina bat ere ikusi dugu. Virginia City 6.200 oin edo 1.800 metrotara dago, baina hemen ere elurra ari du.
Nevadako bigarren herri zaharrena da Chenoaren gibeletik. Garai batean herri mehatzaria zen eta bertan, harriez gain, urrea eta zilarra ere topazten omen zute. Mehatzarien museoa ere ikusi dugu eta une batez mendebaldeko herri batean gaudela ikusten dugu, alegia, filmetan agertzen diren horietako batean. Ez dute itxuraldatu eta polia iruditu zaigu. Urkatuaren mahaia izena duen kasinoa, indiarren mantak, cowboyen zapelak… seguraski hemen bakarrik topa ditzakegun gauzak. Herri polia eta ikusgarria da. 17:00etan dendetako ateak ixten dituzte eta guk ere Renorako bidea hartu dugu, elurra alde batera utzita.
EGITASMO HONEN BABESLEAK:
Eusko Jaurlaritza
www.euskadi.net
LESAKAKO UDALA
www.lesakako.net
BAZTANGO UDALA
www.baztan.es
UDALBIDE
www.udalbide.net
MARTIKO
www.martiko.com
ANTXITONEA HOTELA
www.antxitonea.com
LUR DISKOTEKA
www.lurelizondo.com
SASOI ESKABAZIOAK
MAGNA
www.magnesitasnavarras.es