Rekondok jantzi du 23 urtez azpikoetan, Urrezko txapela

Gurutze PIKABEA 2007ko ekainaren 11

Maila nagusian ezin izan bazuen ere, 23 urtez azpikoetan ez zuen hutsik egin Jon Rekondok. TTIPI TTAPA

Minutu bat eta 40 segundoko aldea atera zion Mugertza II.ari

Faboritoa zenak ez zuen hutsik egin: Jon Rekondo leitzarrak irabazi du Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa, 23 urtez azpikoetan. Ekainaren 3an jokatu zen Azpeitiko kiroldegian eta leitzarrak saioko proba guztietan garaitu zuen Mugertza II.a mutrikuarra.

Lehenbiziko saioa,45 ontzakoa ahalik eta kolpe guttienetan botatzea zen, eta Rekondok 37tan egin zuen. Mugertzak bi kolpe gehiago behar izan zituen, 39. Erlojuz kontrakoan, Rekondok 51 segundotan egin zuena, gipuzkoarrak 55tan egin zuen.

Hirugarren proban, zutik moztu behar izan zuten 45 ontzakoa, eta hemen 23 segundoko aldea atera zion Rekondok. Eta azken proban, etzanda, 11 minutu eta 37 segundotan bukatu zituen lanak leitzarrak, 12 minutu eta 39 segundotan gipuzkoarrak. Hala, leitzarrak 14 mintu eta 2 segundo behar izan zituen guztira, 15 minutu eta 38 segundo, Mugertzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun