Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Herri Krosaren 29. edizioa antolatu du. Ekainaren 24an izanen da. Izen ematea egun horretan bertan eginen da, edo bertzela,www.herrikrossa.com web orrian. Parte hartzeko 3 euro ordaindu beharko dituzte jubenilek eta hortik aitzinerakoek. Gazteenek, ordea, dohainik izanen dute.
Aurrebenjamin eta benjamin mailakoek 200 metroko ibilibidea egin beharko dute, alebinek 500 metrokoa, infantilek kilometro batekoa, jubenilek eta senior mailako emakumezkoek 8 kilometrokoa eta gizonezko seniorrek eta beteranoek 8 kilometrokoa. Gizonezkoetan irabazleak 120 euroko saria izanen du, eta bigarrenak eta hirugarrenak 90 eta 60 eurokoa. Emakumezkoetan 60 euro jasoko ditu irabazleak, eta 45 eta 30 bigarren eta hirugarren helmugaratzen direnek.