Hirugarren Munduko Kopako lehen proban

Gurutze PIKABEA 2007ko ekainaren 11

Fernando Etxegarai

Abian da mendiko lasterketaren Munduko Kopa. Duela aste batzuk lehen saioa jokatu zen Kataluniako Prinioetan, Bergan eta Fernando Etxegaraik ez zuen hutsik egin: hirugarren gelditu zen. Munduko Kopa hagitz gogorra izaten da, eta luzea gainera. Baina beratarrak sasoian dagoela erakutsi du berriz ere. Bergako Maratoiaren kasuan, adibidez, 42,195 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, eta 6.000 metroko desnibela zuena. Zenbaitetan eskuak ere erabili behar izan omen zituzten lasterkariek. 300 lagunek parte hartu zuten lehendabiziko kanporaketan, horien artean euskal selekzioko kideak. Mutiletan lehen hamar postuetan sailkatu ziren euskal selekzioko hiru kideak. Etxegaraik 4 ordu 25 minuto eta 40 segundotan egin zuen ibilbidea, irabazlearengandik 7 minutu eta 7 segundora. Bigarren kanporaketa Italian jokatuko da, uztailaren 1ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun