Abian da ‘IV. El Pais del Bidasoa’

Gurutze PIKABEA 2007ko ekainaren 11

Txapelketa maiatzaren 31n aurkeztu zuten Bertizko Jauregian. TTIPI TTAPA

Finala uztailaren 1ean jokatuko da Doneztebeko frontoian

Ekainaren lehenbiziko asteburuan abiatu zen Legasan El pais del Bidasoa izeneko enpresen arteko zesta punta txapelketa. Jai Alai zesta punta enpresak eta Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatu dute eta aurtengoa laugarren edizioa da.Kanporaketak asteburuetan jokatzen dira, eta eskualdeko frontoiak aukeratu dituzte horretarako. Lehenbizikoa Legasan izan zen, joan den asteburukoa Elizondon eta Oronoz-Mugairin, larunbat honetan Beran. Final nagusia uztailaren 1ean jokatuko da Donezteben.

Txapelketa bi mailatan ari da jokatzen. Alde batetik, enpresa profesionaletako zortzi pilotarien artekoa, eta bertzetik, seniro mailako torneoa, bikoteka. Profesionaletan, Euskal Jai Alai enpresatik Erkiaga, Urrejola eta Txelis I.a ari dira. Donostiako Alive enpresako Konpa I.a, Foronda eta Mendibour, eta BAC Biarritz enpresako Onaindia. Zortzigarren pilotaria gonbidatu gisa ari da, Kalzakorta II.a, iazko azpi-txapelduna.

Seniorretan ondoko zortzi bikote hauek ari dira: Arkaitz Remiro eta Gorka Lakontxa, Ander Landa eta Urtasun, Zarate eta Arteta, Borja Gartzia eta Jesus Mª Virseda, Oskar eta Alain Ros, “Mantas” Alonso eta Iñigo AldekoaOtarola, Alejandro Blazkez eta Pedro Lazkano , eta azken bikotea, Fernando Becerril eta Ibai Iturrino.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun