200 lagun pasa bildu ziren maiatzaren 26an aintzirako besta komiteak prestatu zuen lehen bazkarian. Denbora txarra izan bazen ere, giro paregabea izan zen pittika errearen jatean. Jean-Michel Bereau herriko musikariaren taldeak bazterrak untsa alaitu zituen, eta jadanik denek hitzordua finkatu dute heldu den urterako. Lehenago, herriko eta Amotzeko bestak izanen dira udan.