20 000 euro baino gehiago bildu dituzte Herriko Etxean uholdeetako kaltetuen alde

Franck DOLOSOR 2007ko eka. 11a, 14:24

Ibarrunen Aroztegia zubiaren maila goratuko dute urtegia bilaka ez dadin urak ateratzen direlarik

Maiatzaren 4ko uholdeen ondotik elkartasun zabala sortu da herrian. Herriko Etxean ezarri duten kutxan 20.000 euro baino gehiago bildu dituzte jadanik. Azken herriko kontseiluan, andere auzapezak jakinarazi zuenez, orotarat 300 etxetan sartu zen ura, 400 abere ito ziren eta mila ibilgailu bota behar izan ziren. 30 enpresatan ere kalteak izan ziren. Saltegi batzuk ateak berriz ireki dituzte, baina jantzien garbitokiak, adibidez, hetsia segitzen du. Bideetan ere lan haundia da dena arrimatzeko. Ibarrunen Aroztegiko zubia goratuko dute urak ateratzen direlarik ura atxiki bertzerik ez duelakotz egiten. Paueko Kontseilu Nagusiak lanen %80 pagatuko ditu. Bertze 400.000 euro ere emanen dituzte, bideak, aintziraren inguruak, zubiak eta abar arrimatzeko. Herri Urratsek ere kalteei aitzin egiteko 10.000 euro bildu dituela jakinarazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun