Sara, Azkaine eta Senpere hondamendi eremu izendatu dituzte

Franck DOLOSOR 2007ko eka. 11a, 14:23

Maiatzaren 4ko eurite eta ekaitzek eragindako kalteak direla-eta, hondamendi eremu izendatu dituzte Lapurdiko hainbat herri. Horien artean daude, Azkaine, Senpere eta Sara. Baita Jutsi, Amendüze, Basusarri, Uztaritze, Baiona, Kanbo eta Ezpeleta ere. Michele Alliot-Marie Frantziako Barne ministroak onartu zuen izendapena orain bizpahiru aste, eta horren bidez, laguntza bereziak hartuko dituzte aipatutako herriek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun