Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jende aunitz Trinitate Egunean

Arkaitz MINDEGIA 2007ko ekainaren 11

Besta giroaren erakusgarri, Trinitate Eguneko irudiak. Utzitako argazkiak

Ilunabarretik aitzinera, Gaubela taldeak plaza bazterrak alaitu zituen

Eguraldiak ez zuen aunitzik lagundu, baina halere, jende aunitz hurbildu zen Mendaurko ermitara. Eskualdeko herrietatik bildu zen jendea, eta urtero bezala, solasaldi ederrak egiteko aukera izan zen Mendaurren. Goizeko ibilaldia egin ondotik, enbaltsean bazkaria izan zuten iturendarrek, eta aurtiztarrek, berriz, elkartean.

Bazkalondoa girotzeko Kristian akordeolariak jo zuen, eta 20:30ak aldera denak herrira jautsi ziren. Ohitura den bezala, Aurtizko ostatuetan tragoxka bat hartu eta 21:30ak aldera Iturenera abiatu ziren denak musikariekin batera. Gaueko 11ak arte giro polita jarri zuen Gaubela taldeak plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun