2005ean Baztanen eta Bortzirietan abiatu bezala, Malerrekako Agenda 21 ere martxan da dagoeneko. Eskualdeko 13 udalerriak bat eginik, helburua etorkizuneko garapena nondik nora joan behar duen zehaztea izanen da. Prozesuari hasiera emateko, Terra-Prometeako lantalde irekiak antolatu dituzte, Malerrekako eguneroko gaiak aztertzeko. Horrez gain, 20 urtetik goitiko 350 lagun elkarrizketatzeko asmoa ere badago. Inkestaren emaitzak uda bukaeran jakinaraziko dituzte.