Doneztebarrak Merkatari Elkarteak 600 euroko diru txartel bat zozketatuko du larunbat honetan, ekainak 16. Erosleen fidelitatea saritzeko asmoz, maiatzaren 28tik ortziral hau bitarte bezeroen artean banatu diren txartelen artean zozketa eginen da, eta saridunak sei eguneko epea (ekainak 21 arte) izanen du herriko komertzioetan 600 euroko saria gastatzeko.