Maiatza hilabete ona izan zen Amaia Iraola Doneztebeko akordeoilariarentzat. Sari aunitz lortu ditu, eta horien artean berriki A Coruña eta Santanderren izandako bi nazioarteko lehiaketetan. Orain, ordea, Finlandiara begira dago. Hain zuzen, Ikaalingo Jaialdi ospetsuari. Guztira mundu osoko zortzi akordeoilarik parte hartuko dute ekainaren 29an eginen den Ikaalingo lehiaketan, eta horien artean izanen da Amaia ere. Finlandiako telebista publikoak zuzenean emitituko du lehiaketa, ospe haundiko saio batean.