Ortziral eta larunbat honetan eginen da Donamariako asteburu kulturala. Ortziral arratsean, mus txapelketarekin emanen diote hasiera asteburu kulturalari. Larunbatean, berriz, eguerdian goitibeherak izanen dira, eta ondotik bazkaria herriko ostatuan. Haur zein gazteentzako jokoak ere prestatu dituzte arratsalderako. Eta gauean, bertso afaria eginen da herriko ostatuan Julen Zelaieta eta JonElizetxe bertsolariekin. Egunari behar bezalako segida emateko, dantzaldia izanen da Agerralde akordeoilariarekin.