Urtero bezela, badator igerilekuko denboraldia, eta bertze herrietan bezala, gurean ere udal igerilekuak laster zabalduko ditu ateak. Aurtengo denboraldia ortziral honetan, ekainaren 15ean, hasiko da eta irailaren 15a bitarte luzatuko. Herriko bi neska gaztek hartu dute igerilekuko ardura: Naiara Arretxea eta Izaro Altzurik. Aurreko urteetan bezala, bonoak Rural Kutxan, Nafarroako Kutxan edo igerilekuan bertan hartzen ahal izanen dira. Igeriketako ikastaroak, berriz, Aritz Arriolak emanen ditu eta interesatuek beregana jo beharko dute.
2007ko udako denboraldiko prezioak udal igerilekuan
Hiruhilabetekoa
0-6 urteak - Doan
6-12 urteak - 16,5 euro
12-18 urteak - 23 euro
18 urtetik goiti - 35,5 euro
Hilabetekoa
0-6 urteak - Doan
6-12 urteak - 12 euro
12-18 urteak - 19 euro
18 urtetik goiti - 24,5 euro
Egunekoa
0-6 urteak - Doan
6-12 urteak - 2 euro
12-18 urteak - 2,5 euro
18 urtetik goiti - 3,8 euro