Akabatu dituzte Herriko Etxeko

Joseba eta Nerea 2007ko ekainaren 11

Hiri-Hondakinen Mankomunitatea eta Gizarte Zerbitzuko bulegoak hirugarren solairuan daude orain

Maiatz hondarrean akabatu zituzten 2006ko abenduan hasitako Herriko Etxeko obrak. Ordura arte lehenbiziko solairuan zeuden Hiri Hondakinen Mankomunitatea eta Gizarte Zerbitzuko bulegoak, baina hirugarren solairua berrituz, aunitzez leku hobean paratu dituzte. Patxiku Irisarri alkateak erran digunez, «modu honetan jendeari aunitzez zerbitzu hobea eskaini ahal izanen diote langileek, lehen ez baitzeuden beharrezko kondiziotan». Igogailuko obrak ere bukatu dira baina baimenaren zain daude martxan jartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun