UGT: «Zalaingo lan hitzarmena blokeatuta egoteak lanpostuak arriskuan jartzen ditu»

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 11

Zalaingo tubo lantegiaren eta langileen etorkizuna kolokan daudela iritzi dio UGTk. Horrela jakinarazi zuen sindikatuak maiatzaren 31n kaleratutako prentsa ohar batean. Sindikatuaren hitzetan, lan hitzarmena blokeatuta dago, eta hori «Zalainen gehiengoa duten sindikatuek zuzendaritzak gehitu nahi dituen lan egunak onartzen ez dituztelako gertatzen da». Zuzendaritzak zortzi lan egun gehiago ezarri nahi ditu, eta UGT proposamen hori onartzearen aldekoa da, horrek egoera hobetuko lukeela uste baitu. Gisa berean, Condesak erosi dituen Aceraliako bertze bi enpresetan (Berrioplano eta Mieres) dagoeneko lan hitzarmenak sinatu dituztela ere gaineratu zuen oharrean, «Berrioplanoren kasuan ELAren babesarekin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun