Iaz baino 7 hildako guttiago Nafarroako trafiko-istripuetan

ttipi-ttapa 2007ko eka. 11a, 12:42

Urte hasieratik maiatza arteko aurtengo datuak joan den urtekoak baino hobeak dira Nafarroako errepide sarean.

Izan ere, orain arte, iaz baino %26,9 hildako guttiago izan dira trafiko-istripuetan. Guztira 19 lagun hil dira aurten Nafarroan; 2006an, 26 lagun hil ziren. Aurtengo datuei begira, apirila izan da hilabeterik okerrena, 8 hildako utzi baitzituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun