Almandoz eta Belateko tuneletan mantenimendu lanetan ari dira

ttipi-ttapa 2007ko eka. 11a, 12:41
Obrek gutti goitibeheiti hilabete bat iraunen dute. TTIPI TTAPA

Ondorioz, gauez trafikoa moztu egiten dute aldizka, 22:30etik 06:30era

Belate eta Almandozko tuneletan berrikuste eta mantenimendu lanak egiten ari dira. Joan den ekainaren 3an abiatu ziren obrak eta gutti goitibeheiti hilabete bat iraunen dute. Lanak egiteko erreil bat erabiltzen ari dira, eta horregatik, aldizka trafikoa mozten dute Belate eta Almandozko tuneletan, semaforo zein seinalagileen bitartez. Halere, trafiko arazoak ahalik eta gehien saiheste aldera, gauez egiten ari dira lanak, 22:30etik 06:30ak arte.

Berrikuste eta mantenimendu lan horien artean,argiztapen sistema ikuskatzen ari dira, baita suteen aurkako sistema, aireztapena eta iragazgaizpena eta tunelen estaldurak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun