Heldu den iganderako Artisautza eta Naturaren lehen feria antolatu du Bertizko Partzuergo Turistikoak. Heldu den igandean iraganen da Bertizko Parkean, goizean 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte eta arratsaldean 16:00etatik 20:00ak arte.
Bertiz Turismo Partzuergoak aurten martxan jarri dituen ekimen berrietako bat da artisautza eta naturaren azoka. Parkeak duen ingurumenaz baliatuz, eskualdeko artisauei erakustoki bat eskaini nahi izan die. Bestalde, egun osoan bazterrak animatzeko ez da ekitaldirik faltako, musika, haurrentzako ibilaldiak haurrentzako, ibaian piraguak eta zozketak bertzeak bertze. Natura eta artisautza uztartuz momentu goxo bat pasatzeko aukera izanen da beraz igandean Bertizko parkean.