Petalumako besta

Goizalde URDANPILLETA 2007ko ekainaren 13a

Petalumako besta TTIPI TTAPA

2007/06/03. Berueteko Inaki Rekondorekin gelditu gara Petalumara joateko. San Franciscotik ordubetera dago, iparraldera. Golden Gate zubia pasatu orduko lainoa desagertzen hasten da.

Sartu ahala bazkarirako txartela erosi behar izan dugu, 20 dolarretan. Su ederra dute prestatua eta sukaldarien artean Elizondoko Urruxka topatu dugu. Aspaldi etorri zen AEBetara eta bere ama bisitatzera urteto joaten da Elizondora. Besarkada ederra eman digu eta denei goraintziak emateko behin eta berriz errepikatu! Bazkaltzerakoan ikusi ditugu Etxalarko Mitxeltorena, Igantziko Nicolas Etxarte…eta hauen aldamenean Bakersfielden ezagutu genuen Rosa Olagarai Etxalartarra, eta baita Lekaroztar batzuk ere. Zeinen umore ona duten!

Igantziko Nicolas Etxarte Dixonen bizi da eta bere emazte, seme, erregina eta bilobarekin etorri da picnic-era. Bilobak amatxiri muxuak bidaltzen dizkio. Bazkaria Bakersfieldekoaren antzekoa da: letxua, piperrada (tomatea eta tipula piperrik gabe), bildots saiheskiak, banabarrak eta gasna. Bazkaria partitzen Rosa Mari Arriada eta Luci Jaimerena ikusi ditugu irribarretsu eta alai. Bakoitzak bere plastikozko platera hartu eta mahaian jartzen da.

Bazkaldu ondotik, 15:30ak aldera, South San Franciscoko Zazpiak Bat dantza taldekoak ari dira, eta klika ere sartzen da plazan. Zentrokoak diren hiru gizoni omenaldia egin diete, eta hauek hunkituta taula gainera altxatu dira. Segidan dantzariek saioa egiten dute eta jendea plaza inguruan jartzen da, patxadan ikusi ahal izateko. Benetan arraroa egiten da poxpolinez jantzitako neskak ingelesez ari direla entzutea! Naia Idoiaren alaba ere baserritarrez jantzita ikusi dugu.

Ondotik, Luhartz taldearekin dantzaldia izan da eta arratsaldeko seiak aldera, dena akitu eta jendeak etxerako bidea hartu du.

EGITASMO HONEN BABESLEAK:

Eusko Jaurlaritza
www.euskadi.net
LESAKAKO UDALA
www.lesakako.net
BAZTANGO UDALA
www.baztan.es
UDALBIDE
www.udalbide.net
MARTIKO
www.martiko.com
ANTXITONEA HOTELA
www.antxitonea.com
LUR DISKOTEKA
www.lurelizondo.com
SASOI ESKABAZIOAK
MAGNA
www.magnesitasnavarras.es

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun