Josu Sanjurjok irabazi du Nafarroako 14 urte arteko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

ttipi-ttapa 2007ko ekainaren 4a

Irati Majuelorekin batera Nafarroako koloreak defendatuko ditu Euskal Herriko finalean

Josu Sanjurjok irabazi du aurtengo Nafarroako 14 urte arteko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Lesakako gaztea iaz bigarren gelditu zen baina larunbatean Larraintzarren jokatu zen finalean txapela janztea lortu zuen. Txapeldun ordea Iruñeako Irati Majuelo izan zen.

Finalerako, 14 urte baino guttiagoko 21 gazte sailkatu ziren, tartean 15 Ttipi Ttapak hartzen duen eskualdekoak zirelarik. Hasteko parte hartzaile guziek bertso bat gai orokor bati buruz, eta 4 oinekin bina bertso kantatu behar izan zituzten. Hau eginda, epaimahaiak sei hoberenak aukeratu zituen finalerako azken txanpara pasatzeko, eta haien artean txapela jokatzeko. Lehen proba hau pasatu zutenak Iruñeako Haizea Beruete, Irati Majuelo, eta Inaki Ansa, Leitzako Ane Intxausti, Sunbillako Irati Arrieta eta Lesakako Josu Sanjurjo izan ziren. Ofizioka bertze bertso batzuk kantatu ondotik, epaimahaiak Josu Sanjurjo izendatu zuen aurtengo irabazle, eta azpi txapeldun berriz, Irati Majuelo. Bi hauek dira beraz heldu den ekainaren 23an Altsasun jokatuko den Euskal Herriko finalean Nafarroa ordezkatu duten bertsolariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun