Heldu den larunbatean hasiko da Euskal Jai Alai cesta punta enpresak Bertizko Partzuergo Turistikoaren laguntzarekin antolatu duen El Pais del Bidasoa Txapelketaren IV. edizioa. Kanporaketak eskualdeko 5 pilotalekuan jokatuko dira, Elizondo, Oronoz, Legasa, Doneztebe eta Beran.
Estatu Batuetako denboraldia bukatua dela eta, profesionalak Euskal Herrira itzuliko dira eta hemengo denboraldia hasiko dute, gure eskualdeko txapelketa lehen hitz ordu nagusia izanen delarik. Aurtengo edizioan hiru enpresatako 7 pilotari eta gonbidatu bat arituko dira. Euskal Jai Alaiek hiru pilotari ekarriko ditu, Erkizia, Urrejola eta Txelis I.a, Donostiako Alive, Konpa I.a, Foronda eta Mendibour, eta BAC Biarritz enpresa Oniaindia. Zortzigarren pilotaria gonbidatu gisa arituko da, Kalzakorta II.a, iazko azpi-txapelduna. Kanporaketa zuzenak izanen dituen txapelketako final laurdenak Legasan eta Elizondon jokatuko dira, finalerdiak Beran eta finala Donezteben, ekainaren 30ean. Lehen bi final laurdenak larunbatean jokatuko dira Legasako pilotalekuan goizeko 11:30etik aitzinera. Erkiaga Onaindiaren aurka arituko da, eta Txelis I.a Kalzakorta II.aren aurka.