2007/05/30. Jean Pierre Etchechury da Santa Fe jatetxeko nagusia. Berarekin dugu hitzordua. Dozena bat pertsona daude ostatuan, zerbait edaten. Jean Pierre Bakersfielden sortu zen eta aita-amak iparraldekoak ditu. Orain dela 16 urte joan zen Fresnora bizitzera. Lehenik Santa Fe hotela erosi zuen. Orduan, oraindik ere, artzainek ostatu hartzen zuten. Garai batean 5 hotel omen zeuden artzainak hartzen zituztenak baina gaur egun bakarra gelditzen da, Basque hotela. Santa Fe itxi egin zuten lan handiegia ematen zielako, eta duela 6 urte jatetxea jarri zuen. Amerikar aunitz joaten dira, eta baita euskaldunak ere. Jatetxean euskal jakiak ematen dituzte, hagitz fama ona baitute. Eguerdi eta arratsetan jendeak egonaldi goxoak egiten du Jean Pierren jatetxean.
Eta ostatura hurbildu da Pettan Ossinalde. Bakersfieldeko Euskal Bestan ezagutu genuen, baina gaurko geldituak ginen. Bera okina zen eta Ameriketan artzainendako ogia egiten zuen. Egunero 400-500 ogi partitzen zituen, eta hortik gelditu zaio bere izengoitia "panadero". Bihotz oneko gizona da eta gaur egun erretiroa hartua duten artzainak laguntzen saiatzen da. Aunitz bakarrik daude, ez dute familiarik eta ez dute Euskal Herrira itzuli nahi.
Santa Fe utzi eta Pettanek Iholdiko Dominique Mendibururen behitegira eraman gaitu. Green Valley Dairy du izena. Azienda aunitz ikusi ditugu bere etxaldean eta… baita behiak jezten ere. Zail egiten zaigu asmatzea zenbat behi buru ote dituen. Dominiqueri galdetu eta "3 edo 4" erantzun digu, bromatan. Ikusgarria da benetan.
Bera agurtu eta berriz ere Fresnoko bidea hartu dugu. Hogei mila ingurura dago eta autoarekin gehienezko abiadura orduko 65 miletara mugatua dago. Arratsaldeko 20:00ak dira eta dagoeneko iluntzen hasi du. Beraz, gure kamera itzali eta besarkada bat emanez Pettan agurtu dugu. Behin eta berriz errepikatu du: "goraintziak han ditudan ezagun guztiei, Anizko Azkarate familiari, Etxalarko Le Basque jatetxeko Antoniori..."
EGITASMO HONEN BABESLEAK:
Eusko Jaurlaritza
www.euskadi.net
LESAKAKO UDALA
www.lesakako.net
BAZTANGO UDALA
www.baztan.es
UDALBIDE
www.udalbide.net
MARTIKO
www.martiko.com
ANTXITONEA HOTELA
www.antxitonea.com
LUR DISKOTEKA
www.lurelizondo.com
SASOI ESKABAZIOAK
MAGNA
www.magnesitasnavarras.es