Hamalau urte artekoen Eskolarteko Bertso Txapelketaren finala larunbatean jokatuko da

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 30a

Larraintzarreko eskolan gure eskualdeko 15 bertsolari lehiatuko dira txapela janzteko asmoarekin

Hamalau urte baino gazteagokoen Nafarroako Eskolarteko Bertso Txapelketaren finala larunbatean jokatuko da Larraintzarko eskolan. Bi taldetan banaturik 23 bertsolari gazte lehiatuko dira.

Maiz gertatzen den bezala gure eskualdeak ordezkaritza zabala izanen du. A taldean 11 gazteen artean 7 gure eskualdekoak izanen dira, Lesakako Ibon Txoperena eta Garazi Conde, Igantziko Adur Yanci, Iturengo Garbiñe Olazar eta Itziar Bazterrika, Oronozko Amaia Elizagoien eta Sunbillako Irati Arrieta. B taldean oraindik gehiago izanen dira Goizuetako Iraitz Apezetxea eta Ainhoa Zabaleta, Leitzako Ane Intxausti, Elizondoko Sukil Etxenike eta Iratxe Arretxea, Erratzuko Uhaina Apezetxea, Berako Xabier Mayordomo eta Lesakako Josu Sanjurjo.

Eguerdiko 12:00etatik aitzinera sailkapen fasea jokatuko eta horko hoberenak baizik ez dira finalerako azken txanparako sailkatuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun