Garbiketa egunak antolatu dituzte Leurtzan eta Aritzakunen

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 30a

Natur gune horien inguruan dauden zikinkeriak biltzeko asmoa dute

Nafarroako Ingurumen Saileko Baliabide Naturalen Zentroak, bazterren garbitzeko edo moldatzeko borondatezko egunak antolatuko ditu ekaineko 4 larunbatez. Horietariko bi eskualdean izanen dira, ekainaren 9an, Malerrekan, eta ekainaren 16an, Baztanen.

Ekimen hauekin, Nafarroako Baliabide Naturalen Zentroak ingurumena zaintzeko eta babesteko borondatezko ekimenak beharrezkoak direla erakutsi nahi dio gizarteari. Garbiketa eta moldaketa lanak goizean eginen dira, eta arratsaldean ingurumeneko hezkuntzako ekipamenduren bat bisitatuko da. Hitz ordu bakoitzean 50 lagun onartuko dira, eta bazkaria eta lanean aritzeko tresneri guziak antolatzaileek ekarriko dituzte. Parte hartu nahi dutenez izena eman beharko dute 948 140 818 telefonora deituz edo bestenaz crana@crana.org helbide elektronikora idatziz.

Aipatu bezala lau egun horien artean bi gure eskualdean iraganen dira. Lehena ekainaren 9an izanen da Malerrekan, eta bigarrena, aste bat beranduago Baztanen. Batean Leurtzako galtzadaren bazterretan zikinkeriak bilduko dira, bertzean gauza bera eginen da Aritzakungo Sumusukobordaren inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun