Zurekin Beti Doneztebeko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu emaileen elkarteak, bezeroen erakartzeko kanpainekin segitzen du. Oraingoan elkarteko kide diren saltokietan gastatzeko 600 euroko balea zozketatzea pentsatu dute.
Joan den astelehenaz geroztik eta ekainaren 15a arte, Doneztebeko 60 bat ostatu, saltoki edo bulegotan zozketan parte hartzeko txartelak dohainik banatzen dituzte zerbait erosterakoan. Epea bukatzerakoan, ekainaren 16an zozketa eginen dute, eta irabazten duenak kanpainan parte hartzen duten entitateetan erosketak egiteko 600 euroko balea irabaziko du, hunen gastatzeko 2 aste pasatxo izanen dituelarik, ekainaren 21etik uztailaren 7a arte.