Nafarroako Gobernuak 5,9 milioiko dirulaguntza onartu du 19 herrientzako oinarrizko zerbitzu sozialen finantzatzeko. Gure eskualdean Doneztebe, Lesaka eta Leitzako udalen artean 886.000 euro banatuko dira.
Onartutako diru kopuruaren erdia aurten bideratuko da, eta gainerakoa heldu den urtean. Tokiko ardurak diren oinarrizko zerbitzu sozialak 4 arlotan banatzen da, harrera eta orientazio soziala, pertsonen autonomia sustatzea eta menpeko direnen harrera, integrazio soziala, eta haurtzaro eta familiako lehen mailako arreta.
Gure eskualdeko 3 herrik eskuratuko dute dirulaguntza hau. Leitzako udalak 409.000 euroko laguntza izanen du zerbitzu hau garatzeko, Lesakakoak 268.000 eurokoa, eta Doneztebekoak 209.000 eurokoa.