Beti Gaztek 3. akitu du denboraldia

Gurutze PIKABEA 2007ko maiatzaren 28a

Beti Gazteko jokalariek hagitz ongi bukatu dute aurtengo denboraldia. TTIPI TTAPA

Gure Txokoa, berriz, hamalaugarren postuan

Bukatu da Erregionaleko 1. mailako denboraldia, eta sailkapenari dagokionez postu desberdinetan akitu dute eskualdeko taldeek. Beti Gaztek goiko postuetan; Gure Txokoak, ordea, 14. postuan. Jaitsiera postuetan akitu dute, 31 punturekin. Ez da denboraldirik onena izan beratarrentzat, eta lerro hauek idazterakoan eta joan-etorriko partiduen faltan, heldu den denboraldian Erregionaleko 2. mailara jaisteko arriskua zuen.

Beti Gaztek Amara Berri taldeari 1-0 irabaziz eman zion amaiera denboraldiari. Horrenbertzez, Euskalduna eta Oiartzun taldeen gibeletik, hirugarren akitu du sailkapen nagusian, 53 punturekin. Preferenteen mailara igotzeko aukeratik ere hurbil ibili dira, bigarren postua eskuratuz gero horretarako aukera baitzuten, baina azkenean, hirugarren gelditu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun