Berriro Asperekin hastekotan

Gurutze PIKABEA 2007ko maiatzaren 28a

TTIPI TTAPA

Azken aldian zabaldutako zurrumurrei erantzunez, Aspek ohar bidez ziurtatu zuen, Mikel Goñi enpresarekin jokatzera itzuli daitekeela ekainaren 24an. Beti ere, ordurako sasoi onean jartzea lortzen badu. Goñik hilabete eta gehiago daramatza Aspeko prestatzaile fisikoarekin lanean.

Bertzalde, maiatzaren 12an jokatu zen Herri Urratsen aldeko torneoko finala Senperen, eta Mikel Goñi azpitxapeldun gelditu zen. Patrick Ibarrola eta Mark Berasategi bikoteak 40 eta 35 irabazi zioten Sebastian Sorhuet eta Goñi II.ari. Sorhuetek eta Goñik hasiera bikaina eman zioten partidari eta 1-7 aitzinean jarri ziren. Ibarrolaren sakeak, ordea, min haundia egin zion oronoztarrari, eta 37 eta 17koa egin zuten. Halere, Sorhuet gibelera pasatu eta partidari itxura hobea ematea lortu zuten: 16 tanto egin zituzten segidan. Azkenean, 40 eta 35, Ibarrola eta Berasategiren alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun