Emaitza ezin hobeak lortu berri ditu Mitxel Aginaga narbartearrak. Horietan azkena Izaban lortu du. Hilaren 12an Izaban jokatu zen Nafarroako mendi duatloi txapelketa eta faborito zenak ez zuen hutsik egin: Mitxelek irabazi zuen, bigarrenari 20 segunduko aldea ateraz.
Aitzineko asteburua ere ona izan zen Aginagarentzat. Larunbatean, maiatzak 5, laugarren helmugaratu zen Cordoban (Espainia) jokatutako Green Cup txapelketan, eta biharamunean, maiatzak 6, bertze lehen postu bat erdietsi zuen Ibargoitin.