Parlamenturako hauteskundeetan Nafarroa Baik irabazi du gure eskualdean

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 28a

Baliogabetuak, EAE-ANVrenak barne bigarren gelditu dira Leitzaldean eta Bortzirietan

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan UPNk CDNrekin batera zuen gehiengo osoa galdu du. Aitzineko hauteskundeetan baino eserleku bat guttiago eskuratu du, eta CDNk bi guttiago. Nafarroa Bai koalizioak gorakada nabarmena izan du 8 eserleku izatetik 12 izatera pasatu baita. Gure eskualdean alderdirik bozkatuena izan da 7.500 botorekin.

Gure eskualdean aipatu bezala Nafarroa Bai atera da garaile, eta ondotik UPN. Hirugarrena PSN izan da, laugarrena CDN eta bosgarrena Ezker Batua. Baliogabetuak kontuan hartuko balira, EAE-ANVrenak barne direlarik, bigarren izanen lirateke Leitzaldean eta Bortzirietan, eta hirugarren Baztan eta Bertizarana Malerrekan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun