Maiatzaren 19an egin zen Urdazubiko VII. kontrabandisten lasterketa, eta Rafa Maritxalar lesakarrak irabazi zuen. Lasterketan parte hartzen zuen lehendabiziko aldia izanagatik ere, joan den urtean Fernando Etxegaraik egindako marka hobetzea lortu zuen. 39 minutu eta 36 segundotan bukatu zuen ibilbidea. Joan den urtean, Etxegaraik 40 minutu eta 40 segundotan egin zuen
Hirugarren postua, berriz, Patxi Iratzoki igantziarrarentzat izan zen, eta hirugarren Ramontxo Lamothe gelditu zen.
50 bat lasterkarik parte hartu zuten, eta 8 kilometro inguruko ibilbidea egin behar izan zuten. Aipatzekoa da, lasterketak kontrabandisten izena daraman neurrian, ibilbideko lehen 250 metroak 15 kiloko zakua bizkarrean egin behar izan zituztela.