Maiatzaren 4ko uholdeen ondotik, elkartasun kate zabala sortu da herrian urak sortu zituen makurreri buru egiteko. Lan anitz egiten ari da etxeetako eta gune publikoetako bazterrak garbitzeko eta konpontzeko. Ura ehunka etxeetan sartu zen, 400 abere ito ziren eta mila ibilgailu bota behar izan dira. Inguruetako herrietatik ere elkartasuna etorri da.
Uholdeak gertatu bezain laster eta kalteak haundiak zirela ikusirik, Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique Pays-Basque TOP14an lehiatzen diren taldeetako buruzagiek adiskidantzako partida bat jokatzea deliberatu zuten. Lehia hori Salbatore Egunean egin zen Donibane Lohizunen. Miarritze nagusitu zitzaion Baionari 28 eta 7.
3. 500 lagunek ikusi zuten partida eta bildu den diru guztia Urdazuri aldeko kaltuei emanen diete. Bertzalde, Peña Baiona eta Aupa BO zale taldeek ere 2.000 euro eskaini dizkiete kaltetuei.
Senpereko ondare historikoak ere kalte haundiak jasan ditu. Herriko Etxeak Uhaldeko zubia konpondu behar zuen Amotzen, baina lanak hasi aitzinetik lurrerat erori da uholdeengatik. 1983ko uholdeetan ainitz sufritu zuen historia haundiko zubi honek baina geroztik nehork ez du deus egin senpertarren historia luzeak aipa ditzaken zubiaren alde.
Erearoaren 3an, kontzertu bat izanen da kaltetuen alde Miarritzen, Atabal musika aretoan. Daguerre, Izate, Roots System taldeak eta Francis Cabrel kantari ospetsua entzuten ahalko dira.