Ikasketekin zerikusia duen LOE izeneko lege berri bat indarrean jarriko da heldu den ikasturtean. Gure haur eta gazteek zer ikasi behar duten agintzen du lege berri horrek, eta hortan, sorpresa bat izan dugu: ikasi beharko duten gai bat “Zugarramurdiko lezeak” baita. Ez genekien hain garrantzitsuak zirenik gure lezeak. Turismo aldetik eta sorgin kontuak direla-eta, fama dutela bai, baina orain, DBH-1eko ikasleek leze hauek ondare artistikoa bezala ikasi beharko dituzte.