Ekainaren 9rako bide garbiketa antolatu du Akelarre Elkarteak

ttipi-ttapa 2007ko mai. 28a, 19:11

Errotako bidea, eta Sara eta Urdazubi aldeko pottoka bideak garbitu nahi dira

Akelarre Elkarteak antolaturik ekainaren 9an “Bide garbitzea” eginen da herrian. Gure ingurumena zaintzeak duen garrantzia erakutsi nahian, herritar guztiak deituak daude parte hartzera. Hitzordua 10:00etan izanen da Akelarrenean, eta ez da deus eraman beharko. Antolatzaileak behar dena eramanen baitute. Asmoa hiru bide garbitzea da: errotako bidea, Sara aldeko pottoka bidea eta Urdazubi aldeko pottoka bidea. Antolatzaileek bazkaria ere eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun