Nafarroako Gobernuak 34.869 euroko dirulaguntza eman du Nafarroako mendietan dauden ibilbide luzeko bidexketako seinaleak hobetzeko. Horietatik 87.313 euro urte honetan inbertituko dira, 119.063 2008an eta gainerako 10.493 euroak bi urte barru 2009an. Laguntza jasoko duten bideen artean eskualdetik pasatzen den bat dago: GR 11 “Pirinioetako Bidexka” hain zuzen, 181 kilometroko ibilbidea duena. Bidexka hau Gipuzkoatik dator gure ingurura. Irunen barna ailegatzen da Lesakara, San Antongo presara. Eta ondoko ibilbide hau egiten du: Bera, Etxalar, Elizondo, Urkiaga, Burgete, Orbaitzeta, Irati, Otsagabia, Izaba eta Zuriza.