Aldaketak USOA kooperatiban

Joseba eta Nerea 2007ko maiatzaren 28a

Maiatzaren 19an egindako bilkuran hainbat aldaketa adostu zituzten USOA nekazari kooperatiban. Lehendakari Arantxa Zubietak segitzen du, baina hainbat juntakide aldatu egin dira. Hauexek dira aurten sartu diren berriak: Gerardo Danboriena, Josetxo Ariztegi, Joxe Mari Olagarai eta Joxe Angel Ariztegi. Hauekin batera Juan Bautista Mitxeltorena, Joxe Mari Pikabea, Xalbador Ansalas, Jose Luis Iantzi, Klaudio Espelosin eta Jaione Eugik osatzen dute junta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun