360.000 eurotik goitiko gastua

Joseba eta Nerea 2007ko maiatzaren 28a

Nafarroako Gobernuko ikuskariek eta Udaletxeko teknikariek beren lana egin ondotik, 360.000 eurotan baloratu dira maiatzaren 4ko uholdeek eragindako kalteak. Antsolokueta eta Anduetzeta auzoan 60.000 euroko gastua egin behar izan da eta mendietan, Urritzokieta auzoa barne, 300.000 eurokoa. Pistak, bide bazterrak, zubiak, errekak… etengabe lanean aritu dira aitzineko astetan eta oraindik ere moldatzeko gauza aunitz dago. Udako beroak ailegatu arte ez da herria lehengo itxurara bueltatuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun