Bukatu da ikastetxeetan hiru urteko haurren aurreiskripzioak egiteko epea, eta datuei erreparatuz, Nafarroan eskola publikoetan D ereduak izan duen gorakada da aipagarriena. Gorakada ikastetxe publikoetan izan da, ikastoletan, beheiti egin baitu izen emateak. Eskualdeari dagokionean, kopuruak berdintsuak dira iazko datuekin konparatuz: 2006/2007 ikasturtean eskola publikoan 189 haurrek egin zuten aurrematrikulazioa D ereduan; 2007/2008 ikasturtean, berriz, 234k. Ikastolen kasuan, aitzinekoan 46 haurrek egin zuten aurrematrikulazioa, eta aurten 42k.