Nafarroako Eskolarteko Bertso txapelketa finalera Alazne Untxalo, Egoitz eta Iker Gorosterrazu sailkatu ziren. Finala Lesakako Matxinbeltzean izan zen eta aurtengo Nafarroako 14 eta 18 urte bitartekoen Eskolarteko Bertso Txapelketako txapela Alaznek jantzi zuen. Txapeldunordea ere herrikoa da: Iker Gorosterrazu. Biak,Iker eta Alazne, ekainaren 23an Altsasun jokatuko den Euskal Herriko finalean parte hartzeko txartela eskuratu dute.