Ahari lehiaketa arrakastatsua Udaberriko ferian

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 28a

ttipi-ttapa

Maiatzaren 11n Udaberriko feria egin zen Donezteben eta jende andana hurbildu zen. Aurten estreinekoz, ahari lehiaketa antolatu zuten eta hagitz arrakastatsua izan zen: 12 artzainek ekarriak 20 ahari ikusi ziren. Malerrekako artzainek zuten parte hartzeko gonbitea eta nahi adina aurkez zitzaketen. Ahari mutur beltz eta gorrientzako lehiaketa zen, baina buru gorriak bakarrik plazaratu zituzten. 120 eta 70 euroko lehen bi sariak Iturenera joan ziren. Jose Ignacio Bera eta Jose Ignacio Elizalderentzat izan ziren, hurrenez hurren. 50 euroko hirugarren saria, berriz, Juana Mª Migeltorena sunbildarrak eraman zuen. Merkatuko plazan jende eta azienda aunitz, baina horrez gain, eskualdeko artisauek ere euren postuak paratu zituzten eliz atarian. Argazkian lehen bi postuetan eta hirugarren gelditu zen Juana Mª Migeltorenaren senarra ageri dira, Ramon Etxebeste Doneztebeko alkatearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun