Errekako judokek emaitza onak eskuratuz segitzen dute. Horietan azkenetako bat Sunbillara etorri zaigu. Eneko Herrera herritarrak lortu du, Mendillorrin jokatutako saioan. Nafarroako Txapelketa jokatu zen joan den maiatzaren 12an eta Enekok, benjamin mailan brontzezko domina bereganatu zuen.