Ulibeltzak Elkartean aurten sartu den zuzendaritza batzorde berriak bodegero postua betetzeko deialdia zabaldu zuen orain hilabete bat, hainbertze urtez bodegero lanak egin dituen Juanjo Petrirena kargua uztekotan zegoelako. Deialdia hilabete batez argitaratua egon ondotik, ez da inor aurkeztu posturako, baina zuzendaritza Juanjo Petrirenarekin akordio batera ailegatu da, eta bertze hiru urtez bera izanen da elkarteko bodegeroa.