Zuzenketa

Utzitako argazkiak 2007ko mai. 28a, 14:12

Aitzineko aldizkari batean Retegi II.ak Galartza III.aren aurka 1993an jokatutako finalari buruzko liburuaren berria agertu zen, eta zuzenketatxo bat egin nahiko nuke. Iñakiren liburua euskaratu duena naiz, eta liburuaren irabaziak ez direla Gipuzkoako Aspacera joango argitu nahi dut. Irabaziak buruko gaixotasunen bat duten pertsonentzat bideratuko da, Nafarroako osasun mentalen zerbitzuarentzat, hain zuzen. Asmoa pertsona hauentzat eskuz banakako txapelketa bat antolatzea da, eta txapelketa hau Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko da azaroa aldean. Badakit beste komunikabide batzuetan ere Aspaceren kontua aipatu dutela, baina zuzendu ahal bada hobeto. Mila esker liburuaren berri emateagatik eta zuen arretagatik. Beste bat arte.

Jexus Zufiria «Banaka Final handi bate anatomia» liburuaren itzultzailea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun