Alazne Untxalok jantzi du 14 eta 18 urte artekoen Nafarroako txapela

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 21a

Txapeldunordea izanik Iker Gorosterrazuk Euskal Herriko finalean aritzeko jokoan zegoen bigarren txartela lortu zuen

Bigarren urtez segidan Alazne Untxalok irabazi du Nafarroako 14 eta 18 urte bitartekoen Eskolarteko Bertso Txapelketa. Txapeldunordea ere iturendarra izan da, Iker Gorosterrazu.

Larunbat eguerdian eskualdeko bertsozale andana polita hurbildu zen Lesakako Matxinbeltzenera Nafarroako etorkizuneko bertsolarien entzuteko. Finalerako 10 bertsolari sailkatu ziren, Alazne Untxalo, Maite Mendibil, Garazi Taberna, Maialen Belarra, Ioar Tainta, Saioa Alkaiza, Egoitz eta Iker Gorosterrazu, Patxi Kastillo eta Unai Artieda. Lau bertso kantatu ondotik epaimahaiak lehen hautaketa bat egin zuen, eta azken txanparako 6 bertsolari baizik ez ziren sailkatu, Alazne Untxalo, Garazi Taberna, Maialen Belarra, Ioar Tainta, Saioa Alkaiza, eta Iker Gorosterrazu. Bertze bertso batzuk kantatu ondotik iaz bezala, epaileek Alazne Untxalo hautatu zuten eta hortaz maila horretako txapela berriz ere iturenera joan zen. Bigarren postua eskuratuz Iker Gorosterrazuk Alazne Untxalorekin batera ekainaren 23an Altsasun jokatuko den Euskal Herriko finalean pare hartzeko txartela eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun