Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen dituen udako ikastaroen gai eta daten berri eman dute. Horietariko bat Elizondon iraganen da Irailean.
Orotara ekainetik uztailera 37 ikastaro eskainiko ditu Nafarroako Unibertsitateak. 7 herritan banatuko dira, Iruñea, Tutera, Erriberri, Milagro, Fitero, Tafalla eta Elizondon, Baztanen ikastaro bat besterik ez delarik emanen. Gure eskualdean eginen den ikastaroa irailaren 17tik 20ra iraganen da eta Ingurumena eta erronka nagusiak iraunkortasunari begira izanen da jorratuko den gaia.
Gainerako ikastaroen eskaintza hagitz zabala da, bertze hainbertzeren tartean hauek dira horietariko batzuk “ Literatura Komikoa, irriaren keinuak”, “Fikzioa eta Politika”, “klimen arriskuak eta muturreko meteorologikoak”, “Europako zinearen ibilbidea” eta “Osasuna Aintzinako Egiptoan”. Interesatua izanez gero zehaztasun guziak aurki daitezke www.unavarra.es web orrian.