Azpiegituren konponketa %100ean diruz laguntzea berari esker izan dela dio EAk

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 18a

Uholdeek azpiegituretan eragindako kalteen konpontzeko UPNk egindako lege proposamena diru kopuru bat segurtatzen zen baina ez %100a.

Nafarroako EAko presidentea Maiorga Ramirez eta Bortzirietako heldu den hauteskundeetako hautagai batzuk prentsaurrekoa eskaini zuten ortzegun arratsaldean Lesakako Elkartatxean maiatzaren 4ko uholdeei buruz aitzineko astelehenean Nafarroako Gobernuak onartutako foru legea kontrastatzeko.

Maiorga Ramirezek adierazi zuenez alderdia kontent da onartu den legearekin, baina azpimarratu nahi izan zuen EAri esker izan zela. Lehen lege proposamena bere alderdiak aurkeztu zuen, baina joko politikoak direla eta, UPNk eranskinak egiteko ordez berea aurkeztu nahi izan zuen eta EAk huni eranskinak egitearekin konformatu behar izan zuen. Nafarroako EAko presidentearen arabera hondatuak izan diren azpiegituren konpontzeko onartuak izan diren dirulaguntzak ez dira %100era ailegatuko Nafarroako Gobernuak adierazi duen bezala, baina hori segurtatzeko Ramirezen alderdiak eranskin bat jarri du gehituz diru kopurua nahikoa ez bada handituko dela %100era ailegatu arte. EAren ustez, lege hori lorpen adierazgarria izan bada ere, prentsaren aitzinean Ramirezek argi utzi nahi izan zuen bere alderdia ez dela horretan geldituko eta kalte ordainak ahal bezain onak izateko bertze hiru arlotan lan egiten segituko duela, Lapurdiko herriekiko elkarlanean, aipatutako dirulaguntzen segimenduan eta gaia kongresura eramatearen beharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun