Egun hauetan egin diren Nafarroako administrazioen eta honi lotuak dauden organismo autonomoen hauteskunde sindikalak ortzegunean bukatu dira. 2003koetan bezala CCOO nagusitu da.
Nafarroako administrazioko eta honi lotuak diren organismo autonomoetako 23.500 langilek bozkatzera deituak ziren haien ordezkari sindikalak hautatzeko, baina 13.800ek baizik ez dira bozka kutxetara hurbildu. Duela 4 urte bezala CCOOek du bozka gehien eskuratu eta hortaz 49 ordezkari izanen ditu. Bigarrena LAB sindikatua izan da eta 46 ordezkari lortu ditu. Hirugarren sindikatua ELA izan da 36 ordezkarirekin. Justu ondotik ordezkari bat guttiagorekin UGT eta 5. sindikatua Afapna izan da, hunek 24 ordezkari izanen dituelarik. Hauteskunde sindikal hauetan ordezkaritza lortu duten gainerako sindikatuak hauexek dira, SMN 16 ordezkari, SATSE 12, SPA 10, SPF 8, STEE 8, USAE 8, APS 7, USO 6, CSI-CSIF 5, ANPE 4, APF 3 eta ordezkari banarekin, ESK, Independenteak eta STAJ.