Urtero bezala, aurtengoan ere Lekaroz, Bera, Doneztebe,Leitza eta Altsasuko institutuetako 600 ikasle inguruk, aipatutako bortz herri horietan, kontzertuak emanen dituzte ikasturtean musika arloan ikasi eta landu dutena erakusteko asmoz.
Lehena, maiatzaren 22an eskainiko dute Lekarozko institutuko kiroldegian. Bigarrena, maiatzaren 23an Doneztebeko pilotalekuan. Biharamunean, hilak 24, Altsasuko Burunda pilotalekuan egingo dute hirugarrena. Laugarrena, asteartean, Leitzako pilotalekuan, eta asteazkenean Berako Eztegara pilotalekuan, aurtengo azkena.
Eskainiko dituzten doinuei dagokienez, mota desberdinetako abestiak entzuteko aukera izanen dute aurten ere, tartean ikasleek eurek asmatutako bat ere bai: Epelde eta Larrañagaren Kupela, Smash Mouthen Shrek (All Star), Fool’s Gardenen Lemon Tree kantua, Antonio Aguilarren Caballo prieto azabache, Credence Clearwater Revivalen Have you ever seen the rain, Julieta Venegasen Me voy, Urtzen Kaixo kantua, Aritz Urrutiaren Oihanari (In Memoriam), Hegi kantu herrikoia, Siniestro totalen Miña terra galega eta John Farrarren Grease.